1
Zure kontaktuen artean gordeta ez duzun zenbaki baten SMS bat bidaltzen dizute, esteka batera bidaltzen zaituena. SMSaren izenburua zure bankuaren izena da. Klikatuko duzu estekan?
2
Zure herriko udal liburutegiko wifi sarera konektatuta zaude eta hainbeste maite zenuen soinekoa eskuragarri dagoela jakinarazten dizute. Erosketa online egiten duzu une horretan?
3
Correos-eko SMS bat iritsi zaizu pakete baten bidalketa-tasak ordaintzeko esteka batekin, baina ez duzu gogoratzen online eskaerarik egin izana. Link horretara sartzen zara?
4
Instagrameko zozketa batean izena eman duzu, eta irabazlearen ebazpenaren egunean, zozketaren erakunde antolatzailearen izen ia berdina (baina ez guztiz zuzena) duen kontu batek idatzi dizu. Irabazi duzula esaten dizu. Mezuei erantzuten diozu eta zure datuak ematen dituzu saria jasotzeko pausoak jarraituz?

Sigue nuestras actualizaciones en: